Politika -
Kolon plazan, Madrilen
AVTren elkarretaratzeak ez ditu biktimak ordezkatzen, Sorturen ustez
Ez du uste gizarte espainiarra ez biktimak ordezkatzen dituenik, eta bertan parte hartzea "akats bat" dela esan du.
Erredakzioa
Pernando Barrena Sortuko bozeramaleak adierazi duenez, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) gaur, igandean, deitutako elkarretaratzeak ez ditu biktimak ez gizarte espainiarra ordezkatzen, eta bertan parte hartzea "akats bat" dela esan du. Horren ildotik, deitoratu du 'PPk konponbide ezaren Espainia kalera ateratzea".
Donostian egindako prentsaurreko batean, Barrenak "akats larri"tzat jo du , 'Justizia, garaileak eta garaituak izango dituen amaieran' lelopean deitutako elkarretaratzearekin bat egitea. Mobilizazioa Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina bertan behera uztearen erabakia salatzea du helburu.
"Garaituak eta garaileak izatea ez da inolaz ere konponbiderako eskema bat", ohartartzi du. Gainera, deitoratu du 'PPk konponbide ezaren Espainia kalera ateratzea". "Ultraeskuindar espainiarrak biktima elkartze batzuen zuzendaritzetako bizkarroitan bihurtu dira; gorrotoa, mendekua, errebantxa eta oinarrizko eskubideak urratzea sustatzen dute".
Horrenbestez, elkarretaratzea "bake eta elkarbizitzaren alorrean ere pentsamendu bakarra ezartzeko helburuarekin senik oinarrizkoen manipulazioa" dela uste du.
Halaber, ziur agertu da gizarte espainiarra ez duela ordezkatzen, "are gutxiago indarkeriaren biktimak, bakea, normalkuntza politikoa eta soziala eta, gehien bat, jasandakoa gehiagorik inoiz ez jasatea nahi dutenak" direla.