Politika -

Biktimei arreta

Abian dago aske gelditzen diren presoen biktimei laguntzeko zerbitzua

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak adierazi duenez, Gobernuak ez du terrorismoaren apologia egiten duten eta biktimak umiliatzen dituzten ekitaldiak baimenduko.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa. Argazkia: EFE
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa. Argazkia: EFE
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Barne Ministerioak gaurtik aurrera zerbitzu berri bat jarriko du martxan, aske gelditzen diren presoen biktimei laguntzeko. Gizarte langileen taldeak osatu dituzte, Ines del Rioren edota datozen egunetan aske geldituko diren presoen biktimei arreta eskaintzeko.

COPE irrati kateari eskainitako elkarrizketan eman du Jorge Fernandez Diaz Espainiako Gobernuko Barne ministroak egitasmo berezi horren berri. Ministroak adierazi duenez, Gobernuak ez ditu terrorismoaren apologia egiten duten eta biktimak umiliatzen dituzten ekitaldiak baimenduko.

Espainiako Gobernuak biktimen alboan jarraitzen du, eta hori argi erakusten dute egunotan Mariano Rajoy eta Barne ministroa bera biktimen elkarteekin egiten ari diren bilerek, Fernandez Diezen arabera.

"Batzuetan Zuzenbidea Justiziatik urrun dago; hala ere, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren erabakia ez da ETAren garaipena, ETA aspaldidanik garaituta dago eta", adierazi du Jorge Fernandez Diezek.

Presoak kartzelatik ateratzen ikusteak eragindako minari horien omenez egingo diren ekitaldietan terrorismoari egingo zaion gorazarrea gehitu behar zaio, biktimen esanetan.

Batzuetan, presoak gerrako heroi gisa itzultzen dira, Fernandez Diezen hitzetan. "Gisa horretako egoerak saihesteko, Guardia Zibilak Herrirarekin lotutako 18 lagun atxilotu zituen", gaineratu du. Halaber, Espainiako Gobernuak ETArekin ez duela negoziatuko nabarmendu du beste behin ere.

Ines del Rioren aldeko epaiak beste kasuetan izango duen eraginaz galdetuta, zigorrak ezarri zituzten auzitegien konpetentzia dela adierazi du. Dena dela, "egon badago maniobrarako tarterik, eta aginduak betearazteko modu eta denbora ezberdinak daude".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea