Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Sortuk ez ditu libre geratzen diren presoak omenduko

Ezker abertzaleak pozez hartu du Estrasburgoko Auzitegiaren erabakia, baina ez du beren pozak inori min egiterik nahi. Bestalde, kartzela-politika aldatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Hasier Arraiz Sortuko presidenteak iragarri du ez dituztela ongietorrian antolatuko. Argazkia: EiTB
Hasier Arraiz Sortuko presidenteak iragarri du ez dituztela ongietorrian antolatuko. Argazkia: EiTB
Arraiz: 'Sortuk ez du ongietorririk egingo'

3:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortu alderdiak ez du inolako ongietorririk deituko Estrasburgoko Auzitegiak 'Parot doktrina' baliogabetu ostean libre gelditu diren presoak omentzeko, Hasier Arraiz Sortuko presidenteak jakinarazi duenez.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren erabakia izan du hizpide Hasier Arraizek.

Ezker abertzaleak pozez hartu du Estrasburgoren erabakia, baina arduraz jokatuko du, besteak beste, biktimak ez mintzeko, Arraizen arabera.

Horren ustez, 'Parot doktrina'ren inguruko erabakiak bake biderako aukera zabaltzen du, eta abagune hori aprobetxatu nahi du. Horren harira, aukera baliatzeko eta kartzela-politika aldatzeko eskatu dio Sortuk Espainiako Gobernuari.

Euskal presoak askatzeko lanean dihardute, eta, elkarrizketa politikoa bultzatuta, euskal alderdi politikoen artean sinergia berriak sor daitezke, Arraizen esanetan. Sortu eta ezker abertzalea borondatez lanean ari direla nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea