Politika -

Estatus berria

Atutxa: 'Estatus berriari legegintzaldi honetan heldu behar zaio'

BBBko presidentearen ustez, "guztion artean, adostasunean oinarrituta eta sentsibilitate politiko guztiak ordezkatutak dauden tokian,  Eusko Legebiltzarrean" garatu behar da estatus berria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itxaso Atutxak azaldu duenez, "Espainiak ezarritako errealitateak indartu eta bultzatu egiten du gure konpromisoa, bai alderdi eta bai gobernu moduan, estatus politikoaren proiektua legegintzaldi honetan abiatzeko".

Urkullu lehendakariak New Yorken 2020rako erabakitze-eskubidea gauzatuta egotea espero duela esan ondotik, EAJk kanpainan azaldutako konpromisoak beteko dituela berretsi du Atutxak; hau da, 2015erako Euskadik estatus politiko berria izango duela.

Foruan egindako ekitaldi politikoan, EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak "estatus berria guztion artean, adostasunean oinarrituta eta sentsibilitate politiko guztiak ordezkatuta dauden tokian, Eusko Legebiltzarrean" garatu behar dela gaineratu du.

"Hitzarmenean, errespetuan eta bilateralitatean oinarritutako estatus berria izango da. Halaber, Estatuarekiko haremanak eguneratu eta erregulatu beharko dira. Horregatik, estatus berria  beharrezkoa dugu", azpimarratu du Itxaso Atutxak.

Bestalde, PP eta PSOE alderdiek euskal autogobernuaren kontra egindako erasoak salatu ditu. "Wert legea bezalako inposizioek edota Toki Araubidearen lege berriak beharrezkoa egiten dute Espainarekin beste harreman mota bat izatea".

Autogobernu handiagoak Euskadin lana sortzea bultzatuko duela eta euskal herritarrak hobeto bizi ahal izango direla ere adierazi du Atutxak.

Bestalde, bere alderdiak ez duela urruneko kontrolarekin gobernatzen eta ez dela inoren sukurtsala gaineratu du. Eta PP eta PSOE alderdiei eskatu die EAJri lana egiten uzteko. Halaber, EAJk zuzendutako Eusko Jaurlaritzak "hitzarmen edo adostasunaren kultura ekarri duela" gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea