Politika -

Bidaia AEB-ra

Urkullu, 'biktimen memorian oinarritutako gizartea' eraikitzearen alde

Lehendakariak Gernikako Arbola zaharraren zati bat eraman du I-11ko atentatuen ostean bizirik iraun zuen zuhaitz bakarraren urtadarra, madariondo bat hain zuzen, dagoen lekura.

2001ko atentatuak izan ziren lekua bisitatu du Iñigo Urkullu lehendakariak. Irudia: EFE
2001ko atentatuak izan ziren lekua bisitatu du Iñigo Urkullu lehendakariak. Irudia: EFE
Lehendakariak New Yorkeko Biktimen Memoriala bisitatu du

1:45

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak biktimen 'sufrimendua eta memoria abiapuntutzat hartuta balore eraikitzaileetan oinarritutako gizartea" eraikitzea eskatu du. Bere ustez, 'eraikitzailea izatea da memoriari erantzuteko modurik onena, bizitzaren bidez heriotzari erantzuteko modua" delako.

Urkulluk 9/11 Memoriala bisitatu du, 2001eko irailaren 11ako eta 1993ko otsailaren 26ko atentatuetako 2.983 biktimak omentzeko lekua. Lehendakaria New Yorken da duela bi egun, Ipar Amerikara egindako bidaiako geldialdian.

Bere emaztearekin batera izan da Urkullu, eta Lynn Rasic Memorialaren presidenteordeak egin dio harrera. Rasicekin egin du ibilbidea Dorre Bikiak eraiki ziren eremuan eta gerora utzi zuten lekuan bi putzu daude orain. Berton, dena erabat suntsituta geratu ostean, 400 bat zuhaitz landatu zituzten.

Egindako bisitan, lehendakariak eta euskal ordezkaritzako kideek 2001ko atentatuen ostean bizirik iraun zuen zuhaitz bakarraren urtadarraren -madariondo bat- aurrean arrosa gorriz, orlegiz eta zuriz osatutako koroa bat jarri dute, 'Basque Country' hitzak zituen zinta batekin. Puntu horretan, lehendakariak Gernikako Arbola zaharraren zati bat eta grabatu bat eman diote Lybb Rasici.

Gainera, Euskadiko biktimak gogorarazi dizkion leku bat bisitatzeak emozio handia eragin diola helarazi dio Rasici. Esan dionez, "lotura bat" existitzen da zero gunea delakoarekin, ekintza terroristek eragindako "sufrimenduaz gain, memoria eraikitzeko modua Euskadin memoria eraikitzeko eredu delako".

Bake Planaren txostena

AEBko hainbat unibertsitateetako bakegintzako adituek Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Bake eta Bizikidetza Planaren inguruko hausnarketa txostena egin dute. Bertan, "biktimen ahotsa plurala" jasoko dituen eremuak sortzea iradoki dute. Izan ere, "biktimen istorioen bidez, gizartearen adiskidetzea bultzatu nahi da".

Lehendakariak gaur jaso du Bake eta Bizikidetza Planari nazioartean egin dioten lehen hausnarketa txostena. Iñigo Urkulluk azaldu duenez, Europako instituzioei eta erakundeei ere Bake Planaren inguruko iritzia eskatu die eta, azaroko Gobernu kontseiluan onartuko den behin betiko txostenean, iritzi guztiak aintzakotzat hartuko dituela gaineratu du.

New Yorken ezagutzera eman den txostena ondorengo irakasleek egin dute:  Andrea Bartoli (Seton Hall University), Borislava Manojlovic (Seton Hall University), Peter Coleman (Columbia University), Susan Allen (George Mason University), Paul Hoyt-O'Connor (George Washington University) eta Pamela Aall (USIP).

Bestalde, bakegintzako adituek, "goraipatzeko" modukoa jotzen dute Planak "adostasuna, elkarbanatzea eta elkarlana" azpimarratzea, bultzada emateko bide gisa.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea