Politika -
Errenteria
PPko zinegotzi batek Herrirako atxilotuen 'nahigabeak' deitoratu ditu
AVTk kargutik kentzea eskatu du. Borja Semperrek, berriz, Jose Manuel Herzog Errenteriako zinegotziaren ibilbide politikoa defendatu du.
Erredakzioa
Jose Manuel Herzog Errenteriako zinegotzia kargutik kentzeko eskatu du ostegun honetan AVT biktimen elkarteak, Herrirako operazioan atxilotutako lagunen inguruan zinegotziak kaleratu duen eskutitza dela-eta.
Diario Vasco egunkarian plazaratu duen idatzi batean, Errenteriako zinegotziak atxilotuek ''jasandako nahigabeak'' deitoratu ditu nahigabeak deitoratu ditu Herzogek.
Horren aurrean, ''harridura'' agertu du AVTk, eta zinegotziak ''dimisioa berehala ematea'' edo PPk berak kargutik berehala ken dezala eskatu du, prentsa oharra batean.
"Nekatuta gaude Euskadiko politikari askorengan Stockholm sindromea ikusteaz. Iragana oso arin ahazten dute, eta berriro hutsetik hasteko ETAk defendatzen duen teoriarekin bat egiten dute'', idatzi du elkarteak.
Semperrek zinegotzia defendatu du
AVTk plazaratutako kritiken aurrean, Borja Semper Euskadiko PPko ordezkariak esan du ''zalantzarik gabeko'' ibilbide politiko ''garbia'' duela Herzogek.
''Beti askatasunaren, Zuzenbide Estatuaren eta biktimen alde eta ETAren kontra aritzea'' agerian utzi izan duela azpimarratu du.
Halaber, jarrera horrek ''koste pertsonalak'' ere ekarri dizkiola gogoratu du Semperrek, EAEko PPko gainerako zinegotziei bezala.