Politika -

Erredakzio berria

Jaurlaritza Bake Planaren inguruko 'kezkak' baretzen saiatuko da

Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak agerraldia egin du gaur, Bake Planaren inguruan jasotako ekarpenei buruz balorazioa egiteko.

Jonan Fernandez. EITB.
Jonan Fernandez. EITB.
Jaurlaritzak alderdiek egindako ekarpenak bilduko ditu Bake Planan

1:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Plana "hobetu" egingo duela eta dokumentuaren inguruko kezkak "baretu" egingo dituela iragarri du gaur. Datozen asteetan planaren proposamen berria aurkeztuko die Legebiltzarreko taldeei, jasotako ekarpenak sartu ondoren.

Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak agerraldia egin du gaur, Bake Planaren inguruan jasotako ekarpenei buruz balorazioa egiteko.

"Jasotako ekarpenekin hobetuko du plana Eusko Jaurlaritzak, behin betiko onartu aurretik. Akordioa ez da premisa bat, planaren helburua baizik. Datozen asteetan, halere, elkarrizketa eta adostasuna bilatuko ditugu buru-belarri", esan du Jonan Fernandezek.

Euskadiko "historia berrian" erantzukizun nagusia "ETAk izan duela" agerian utziko du planaren erredakzio berriak, Fernandezen hitzetan. "Batzuek gatazkaren kausa politiko edo historikoak barne hartzen dituen kontakizuna proposatzen dute, ordea, beste ikuspegi batetik", azaldu du.

Alderdi politikoen, biktima elkarteen eta eragile sozialen aldetik jasotako ekarpenei emango dieten erantzuna "malgua" izango dela gaineratu du. Aurkeztutako "kezka" guztiak kontuan izango dituztela azpimarratu du.

Orotara 28 proposamen jaso dituzte, ia denak "sendoak", eta hainbat kezka azaltzen dituztenak: iraganean gertatutakoaren erantzukizunak nola mailakatu, eskatu beharreko gutxiengo etikoak zeintzuk izan behar diren eta iraganaren kontakizun kritikoa zein izan behar den, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea