Politika -

Bake eta Bizikidetza plana

PP: 'Bake Planaren helburua ezker abertzalea eroso egotea da'

Borja Semper bozeramailearen esanetan, ezker abertzaleak "irabazi" egin du, azken legegintzaldiko akordioa "zapuztu" baitu.

Borja Semper EAEko PPko presidentea. EFE
Borja Semper EAEko PPko presidentea. EFE
Borja Semper EAEko PPko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Borja Semper EAEko PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Planaren aurka egin du, eta ezker abertzaleak "irabazi" egin duela salatu du, "Eusko Jaurlaritzaren eta EAJren laguntzarekin" azken legegintzaldiko gutxieneko akordioa "zapuztu" baitu.

Bilbon eskainitako prentsaurreko batean, Bake eta Bizikidetza Planaren helburua ezker abertzalea "eroso" egotea dela kritikatu du. "Oinarrizko gaietan atzerapausoak eginez, gainera", gaineratu du.

Semperren aburuz, erronka ezker abertzaleak "demokraten arteko akordioekin bat egitea da": "Mugitzeko zailtasunak dituzte, urte askoz 'ETA, hil itzazu' esaten egon direla aitortzeko zailtasunak dituzte".

"Ezin da onartu EAEko politikagintzaren aukera bakarra 40 urteko sufrimenduaren eta terrorismoaren erantzuleen pentsamendu bakarra onartzea izatea", deitoratu du.

Nolanahi ere, Semperrek akordioa lortzeko deia egin die gainerako alderdiei, "posible" delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea