Politika -

Dokumentazioa

Herrira, urte eta erdi presoen eskubideen alde egiten

Herrira plataforma 2012ko otsailaren 5ean aurkeztu zuten, Donostian, presoen eskubideen aldeko mugimendu berri gisa.

Herrirak Anaitasuna Iruñeko pabiloian egindako ekitaldia. Argazkia: herrira.info
Herrirak Anaitasuna Iruñeko pabiloian egindako ekitaldia. Argazkia: herrira.info
Herrira mugimenduaren urte eta erdiko ibilbidea

1:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrira –gaur talde horretako 18 kide atxilotu dituzte Euskal Herrian–  presoen aldeko plataforma da, eta haren aurretik horretan aritzen ziren taldeak, Amnistiaren aldeko Batzordeak eta Askatasuna, legez kanpo utzi ostean sortu zen.

Herrira plataforma 2012ko otsailaren 5ean aurkeztu zuten, Donostian, presoen eskubideen aldeko mugimendu berri gisa. Rufi Etxeberria eta Joseba Alvarez ezker abertzaleko buruzagiak, Eugenio Etxebeste "Antxon" ETAko kide historikoa eta Ainhoa Etxaide (LAB) buruzagi sindikala egon ziren, besteak beste, talde berriaren aurkezpen ekitaldian.

Taldeko bultzatzaileen hitzetan, Herrira "herri elkarte zabala" da, "Egin dezagun bidea" 2010eko azaroko ekimenean sorburua duena, eta "parte hartzea bultzatzeko eta topagune bilakatzeko" asmoz jaio zen.

Herriraren helburua presoei aplikatzen dieten espetxe politika bukatzea eta gaixorik dauden edo zigorraren hiru laurdenak bete dituzten presoak askatzea da. Gainera, "Parot doktrina"  bertan behera uztea eta Frantziak horretarako baldintzak betetzen dituzten ETAko kide presoei baldintzapeko askatasuna ematea ere badu elkarteak xede.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea