Politika -

Botoen % 63,7

Galdeketa Kongresura eramatea onartu du Kataluniako Parlamentuak

PSC, PPC eta Ciutadans proposamen horren kontra agertu dira. Halaber, 3 hilabeteko epe-muga eman diote Rajoyri elkarrizketak emaitzarik izan dezan.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko ebazpena onartu du Kataluniak

1:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Subiranotasunaren inguruko galdeketa Diputatuen Kongresura eramatea onartu du ostiral honetan Kataluniako Parlamentuak, CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUP alderdien botoekin. Zehazki, Kataluniako Parlamentuko 135 diputatuetatik 86k (% 63,7) eman diote baizkoa proposamenari. Ekimenak  PSC, PPC eta Ciutadans alderdien ezezkoa jaso du (47 boto).

Hala, 2014rako erreferendum bat eskatuz, Kongresuan eskaera egitera premiatu du gaurko ebazpenak Kataluniako Parlamentua, eta, horrekin batera, urtea bukatu aurretik galdeketaren data eta galdera erabakitzea ere onartu dute. Hala, urtea bukatu aurretik 2014an galdeketa egiteko ''bide legalak, data eta galdera'' erabaki beharra onartu dute.

Bestalde, hiru hilabeteko epe-muga eman diote Mariano Rajoyri elkarrizketak emaitzarik izan dezan.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko elkarrizketa

Kataluniako Parlamentuak erabakitzeko eskubidearen inguruko bigarren proposamena bat ere onartu du. Horrek, baina, CiU, PSC, ERC eta ICV-EUiA alderdien baiezkoa jaso du (botoen % 77), eta ''Kataluniako herriak erabakitzeko eskubidea erabiltzeko aukera izan dezan beharrezkoak diren baldintza legalen inguruan Estatuarekin elkarrizketa abiatzea'' bultzatzen du.

Ez dio aipamenik egiten subiranotasunaren inguruko galdeketari.

''Hirugarren bidea'' baztertu dute

PSCk aurkeztuta, Parlamentuak ez du onartu independentismoa eta estatus politikoa albo batera uztea proposatzen duen ''hirugarren bideoa''. Sozialisten proposamenak ez du beste alderdien baiezkorik jaso, ICV-EuiA abstenitu egin baita eta gainerako alderdiek kontra egin baitute.

Elkarrizketa, ''indarrean dagoen legediaren baitan''

Bestalde, Artur Mas presidenteari zuzenduta, Rajoyrekin gaiaren inguruan egin beharreko elkarrizketa ''indarrean dagoen legediari mugatuta'' egiteko proposamena aurkeztu du PPk, baina ekimenak ez du aurrera egin, PSCren, Ciutadansen eta PPren babesa bakarrik jaso baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea