Politika -

Politika orokorreko bilkura

Oposizioko alderdiek estatus berriaren proposamena izan dute hizpide

Legebiltzarreko alderdiek lehendakariaren hitzaldia baloratu dute eta estatus politiko berriaren inguruko proposamenari "zehaztasun falta" egoitzi diote.

Patxi Lopez (PSE). EFE.
Patxi Lopez (PSE). EFE.
Patxi Lopez (PSE). EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk estatus politiko bati buruz hitz egiteko eta ezbaidatzeko beldurrik ez daukala azpimarratu du Joseba Egibar EAJko legebiltzarkideak. Egibrren ustez, gai horri heltzeko unea iritsi da.

Estatus berria definitzeko gai izan den alderdi bakarra EAJ izan dela esan du Egibarrek. Horrez gain, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak autogobernuaren inguruko ekimena Legebiltzarrean onartzea lortu zutela gogoratu du.
Juanjo Agirrezabala EH Bilduko ordezkariaren iritziz, Urkulluren proposamenaren helburu bakarra “Madrilekin dependentzia maila” negoziatzea da. “Urkulluk ez du Euskal Herriari buruz hitz egin, estatus bati buruz baizik. Gainera, ez du estatus horren inguruan datu zehatzik eman”.
Agirrezabalaren ustez, “tristea” da lehendakariaren “eskaintza” bakarra “herri honek Madrilekin duen dependentzia maila” negoziatzea izatea.
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak lehendakariaren proposamenari “zehaztasun falta” egotzi dio. Proposamena “etereoa” izan dela adierazi du Pastorrek, eta “zehaztasuna” eskatu dio Urkulluri.
Horrenbestez, ez du gai horren inguruko baloraziorik egin nahi izan.
Borja Semper PPko legebiltzarkideak esan du Urkulluren proposamenak “zalantza” sortuko duela aurreikusi du. Zehaztasuna eskatu dio lehendakariari eta lehentasuna suspertzea eta langabeziaren aurkako borroka izan behar dela azpimarratu du.
Sozialistek bezala, popularrek ere estatus berriaren inguruko proposamena zehazteko eskatu diote Urkulluri.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea