Politika -

Politika Orokorreko Bilkura

Ekonomia eta estatus politiko berria, gaurko saioaren ardatzak

Iñigo Urkulluren lehen Politika Orokorreko Osoko Bilkura izango da lehendakari legez. Sozialistekin zerga-ituna sinatu eta egun gutxira egingo da bilkura.

Iñigo Urkullu lehendakaria
Iñigo Urkullu lehendakaria
Osoko Bilkurak egoera ekonomikoa eta autogobernua izango ditu gai nagusi

1:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkulluk ostegun honetan parte hartuko du lehen aldiz lehendakari legez Politika Orokorreko Osoko Bilkuran. Alderdi sozialistarekin zerga-ituna sinatu eta egun gutxira egingo da bilkura. Itun horri esker, hainbat proposamen aurrera eraman ahal izateko babesa dute jeltzaleek.

Ekonomia eta autogobernua izango dira lehendakariaren hitzaldiaren ardatzetako batzuk. Euskadik estatus politikoa "eguneratu" behar duela defendatuko du Urkulluk. ETAren jarduera-eza, "autonomia Estatuaren ahultasuna eta Europako ereduan emandako aldaketak" oinarritzat hartuta egingo du proposamena. Autogobernua Legebiltzarrean "sentsibilitate politiko guztiak aintzat hartuz eta adostasunera helduz" zehaztu behar dela adieraziko die taldeei.

Horrez gain, errenta baxuenak dituzten pentsiodunei botiken kopagoan laguntzeko Jaurlaritzak abian jarriko dituen neurrien berri emango du.

Politika Orokorreko Bilkura EAJ eta PSEren arteko zerga-ituna sinatu eta egun gutxira egingo da. Bi alderdiak EH Bildu eta PPrekin hitz egiten ari dira itunean parte hartu dezaten.

Bilkura 09:30ean hasiko da, Urkulluren hitzaldiarekin. Arratsaldean, Legebiltzarreko taldeen txanda izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea