Politika -
Pentsiodunentzat
Koordainketaren konpentsazio sistema iragarriko du Urkulluk ostegunean
Diru gutxien jasotzen duten edota gaixotasun eta beharrizan ‘objektiboak’ dituzten herritarrei laguntzeko koordainketaren konpentsazio sistema bat iragarriko du ostegunean Iñigo Urkullu lehendakariak.
Erredakzioa
Diru gutxien jasotzen duten edota gaixotasun eta beharrizan ‘objektiboak’ dituzten herritarrei laguntzeko koordainketaren konpentsazio sistema bat iragarriko du ostegunean Iñigo Urkullu lehendakariak, Politika Orokorreko osoko bilkuran.
Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak gogoratu duenez, ekainean EAJk eta PSEk akordio bat sinatu zuten, koordainketak herritarrengan eragin txikiena izateko neurriak hartzeko.
Koordainketaren inguruko akordioa beste kolektiboren bati zabaltzeko asmoa duten galdetu diote kazetariek Erkorekari, baina azalpenak Urkulluk berak ostegunean emango dituela azpimarratu du.