Politika -

Kataluniaren afera

Rajoyk elkarrizketarako prestutasuna agertu dio Artur Masi

Halere, esparru legalarekin errespetua eta leialtasuna eskatu dio Generalitateko presidenteari. Rajoyk "iraungitze datarik gabeko" elkarrizketa eskaini dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernu espainiarraren presidenteak "iraungitze datarik gabeko" elkarrizketa eskaini dio Artur Mas Generalitatearen presidenteari, eta "leialtasun instituzionala" eta esparru legalarekin errespetua eta leialtasuna eskatu dio, gaur, larunbata, igorritako eskutitz batean.

"Batera egonda denok irabaziko dugu, bananduta egonda denok galduko dugu", Rajoyk bidalitako eskutitzean esan duenez. Rajoyk "espainiar guztien, eta hortaz, kataluniar guztien interesekiko" konpromisoa aipatu du .

Rajoyren eskutitza Artur Masek aurreko uztailean bidalitako idazkiaren erantzuna da; idazkian Katalunian galdeketa baten deialdia egiteko eskatu zion Generalitatearen presidenteak.

Rajoy baieztatu duenez, Generalitatearen presidenteak hizpide izan zuen legitimitate demokratikoa da "gobernu guztiek zentzua eta legitimitatea, eta herritarrek elkarbizitza eta adiskidetasuna topatzen duten esparru legala".

Elkarrizketarekiko "konpromisoak leialtasun instituzionalean eta guztiok babestu eta lotzen gaituen esparru legalaren errespetuan aurkitzen du bere benetako zentzua, bereziki gobernu mailako erantzukizunak ditugunok elkartzen gaitu", Gobernu espainiarreko presidentearen esanetan.

"Lotuta mantentzen gaituzten estekak ezin dira askatu kostu afektibo, ekonomiko, politiko eta sozialik izan gabe", gaineratu du Rajoyk. Era berean, bere Gobernua ziur dago "esteka horiek sendotzearen eta gatazkak ekiditearen alde" lan egin behar dutela, "bien arteko leialtasunetik eta aldebiko erantzukizunetik".

 

Artur Masen erantzun bateratua

Gobernu zentralaren erantzuna gaur espero zuen Artur Masek. Gobernuak argi utzi du kontsultaren aurrean Konstituzioa betearaziko dutela.

Ezezkoaren aurrean Kataluniako gizartearen erantzun bateratua bultzatuko duela iragarri du Masek eta, ezezkoa izatekotan, behar duen babesa Kataluniako parlamentuan bilatuko duela gaineratu du.

"Datorren irailaren 25ean, Poltika Orokorreko Eztabaida egingo da Kataluniako parlamentuan, eta orduan, Madrildik jasotako gutunari erantzun bateratu bat ematen ahaleginduko gara" azpimarratu du Generalitateko presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea