Politika -

Bake lantaldea

Bake lantaldea PSE gabe mantentzearen alde agertu da EH Bildu

Koalizio abertzalearen aburuz, "PSEk indarkerian izan ditzakeen ardurak ekidin nahi ditu eta orria igaro".

Julen Azuaga, Marian Beitialarrangoitia eta Juango Agirrezabala Legebiltzarrean. Argazkia: EFE
Julen Azuaga, Marian Beitialarrangoitia eta Juango Agirrezabala Legebiltzarrean. Argazkia: EFE
Julen Azuaga, Marian Beitialarrangoitia eta Juango Agirrezabala Legebiltzarrean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julen Arzuaga EH legbiltzarkideak sozialistek ostiraleko Bake lantaldean parte ez hartzeko erabakia kritikatu du. Bake lantaldearekin aurrera jarraitzeko prest agertu da, lantaldeak baduelako nahikoa ordezakriatza EAJ eta EH Bilduk Legebiltzarrean "bi heren ordezkatzen dituztelako".

Komunikabideei adierazi dienez, "PSEren erabakiak bakearen, bizikidetzaren eta normalizazio politikoaren alde ezberdinen artean egin daitezkeen edozein foro edo batzar lehertarazi du. PSE kanpoan geratu da".

"Modu honetako foroetan giza eskubideen urraketan egindako ekintzen ardura hartu behar da, eta arlo horretan PSEk asko du bere gain hartzeko", gaineratu du. "PSEk indarkeriaren arloan izan ditzakeen ardurak ekidin nahi ditu, erdizka idatzitako liburua nahi du, erdizka ikusten den argazkia", azpimarratu du. Legebiltzarkideak, hausnarketarik egin gabe "orria igaro nahi" izatea leporatu dio PSEri.

EH Bilduk lanean jarraituko duela iragarri du Arzuagak. "Oroimenaren libura osoa izan dadin eta indarkeriaren eta biktimen argazkia bere osotasunean argia izan dadin lan egingo dugu", azpimarratu du. Arzuagak ez du onartu PSEk ostiraleko bilerara ez joateko eman duen arrazoia. PSEk azaldu duenez, EH Bilduk ez du "zoru etikoa" delakoa onartu. EH Bilduren aburuz, akordio hura "hasierako puntua zen, ez helmuga".

PSEren erabakiaren eraginez lantaldeak "aniztasuna" galduko duela onartu du Arzuagak. Hala ere, zihurtatu du lantaldeak "ordezkaritza" mantentzen duela, EAJ eta EH Bilduk Legebiltzarraren bi heren ordezkatzen dituztelako. Hori dela eta, EH Bildu ostiraleko bileran izango dela adierazi du eta bilera horretan aztertu beharko dela, besteak beste, lantaldeak egun bizi duen egoera.

Legebiltzarkidearen aburuz, PSEren erabakia euskal sozialisten liderrak PSOEen izan ditzakeen "interesekin" lotuta egon liteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea