Politika -

Autodeterminazioaren galdeketa

Masek esan du 'esparru legal' batean egingo duela galdeketa 2014ean

Artur Mas Generalitateko presidenteak esan duenez, galdeketa "Estatuarekin adostuta edo, gutxienez, Estatuaren oniritziarekin" egingo da.

Estatuaren adostuko dute galdeketa, Masen hitzetan. Irudia: EFE
Estatuaren adostuko dute galdeketa, Masen hitzetan. Irudia: EFE
Estatuaren adostuko dute galdeketa, Masen hitzetan. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Kataluniako presidente eta Convergencia i Unioko buruak CDC bere alderdiaren Consell Nacional-ean esan duenez, 2014ean autodeterminazioaren gaineko galdeketa bat egingo dute, baina "esparru legal" batean, "Estatuarekin adostuta edo, gutxienez, Estatuaren oniritziarekin".

Bellaterran (Bartzelona) ospatzen ari den CDCren Batzar Nazionalean, alderdikideen aurrean, Masek bere "bidea" edo bide orria zehaztu du: urte bukaera baino lehen, eta ahalik eta adostasun handienarekin, galdeketaren data eta galdera bera, edo galderak, zehaztea, eta galdeketa hori 2014 egin Estatuko, edo Kataluniako, esparru legal batean; eta "hitza eta erabakia ukatzen badigute", plebiszitu-hauteskundeak egingo dituzte, autodeterminazioaren gaineko galdeketaren ordez.

Masek gaztelaniaz ere egin ditu adierazpenok, modu "sinplean eta interesatuan" ulertzea ekiditeko; normalean ez dute gaztelaniaz hitzik esaten CDCren Batzar Nazionalean, baina Estatu-mailako hedabideak izan dira  mezu horren hartzaileak.

Edonola ere, Masek txalo zaparrada ederra jaso du bere alderdikideen partez, hitzaldiaren hasieran, 2014ean galdeketa egiteko asmoa duela esan duenean, aste honetan plebiszitu-hauteskundeak ahoz aho egon ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea