Politika -

Abuztuaren 29an

Masek bilera sekretua egin zuen Rajoyrekin kontsultaz hitz egiteko

"Espainiako Gobernuko presidenteak erabakitzeko eskubidearen inguruan duen jarrera" ezagutzea omen zen Kataluniako Generalitatearen presidentearen helburua. Rajoyk bilera hori baieztatu du.

Rajoy eta Mas, artxiboko argazki batean. Argazkia: EiTB
Rajoy eta Mas, artxiboko argazki batean.
Artur Masen helburua konsulta 2014an egitea da

2:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Kataluniako Generalitatearen presidenteak bilera sekretua egin zuen Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin, abuztuaren 29an, Madrilen, Ara egunkariak jakitera eman duenez. Ondoren, Rajoyk bilera hori egin zutela baieztatu du.

Egunkari kataluniarraren arabera, Mas Madrilera joan zen aurreko ostegunean Rajoyrekin bilera egiteko, "martxoan egin zuen bezalaxe".

Helburua "Espainiako Gobernuko presidenteak erabakitzeko eskubidearen inguruan duen jarrera" ezagutzea omen zen.

Generalitateko presidenteak plebiszitu-hauteskundeak iragarri zituen 2016rako, Estatuak 2014ko autodeterminazio kontsulta galaraziz gero.

Bere jarrera ''mundu guztiak'' ezagutzen duela esan du Rajoyk

Mariano Rajoy presidenteak baieztatu egin du uda honetan Artur Masek bilera egin duela, eta Generalitateko presidentearekin ''noizbehinka'' hitz egiten duela gaineratu du, ''erkidegoetako beste agintariekin bezala''. Jarraian, Kataluniaren inguruko bere jarrera ''mundu guztiak'' ezagutzen duela esan du Rajoyk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika albisteak Rajoy albisteak Kataluniako erreferenduma gaur Espainiako Gobernua albisteak Espainia bideoak Artur Mas argazkiak Kataluniako prozesua zuzenean