Politika -

Diada

400 km-ko giza kate batek independentzia eskatuko du Katalunian

17:14an abiatuko da giza katea, kanpai-hots artean.

Katalunia zeharkatuko duen giza katearen xehetasunak eman dituzte

1:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 11rako ANC Assemblea Nacional Catalanak antolatu duen giza kateak Katalunia zeharkatuko du eta Bartzelonako kale nagusiak hartuko ditu. Independentzia aldarrikatzeko, 400 kilometroko giza katea egin nahi dute, antolakuntzako kideek aurreratu dutenez. Azken hilabeteotan 30.000 boluntario mobilizatu dituzte, eta egun horretan 5.000 pertsonaren laguntza izango dute.

Kanpai-hotsak

Katea 17:14an abiatuko da, kanpai-hots artean. Ondoren, ekitaldi politikoak egingo dituzte, 18:00ak arte.

Katearen argazki erraldoia

Airetik argazki erraldoi bat egiteko asmoa dute, eta, horretarako 24 aire-unitate erabiliko dituzte. Ekimena argazki batean jasotzeko 800 argazkilariren laguntza izatea espero dute.

Camp Nou futbol zelaitik igaroko da katea

ANCk jakitera eman duenez, kateak ez du Camp Nou futbol zelaiko berdegunea zapalduko, baina Bartzelonak zelaira sartzeko baimena eman du. Barruan, kirol munduko ordezkariak izango dira.

Artur Mas ez da bertan izango

Bartzelonako alkateak dagoeneko iragarri du ekitaldian parte hartuko duela, baina Artur Mas Generalitateko presidentea, berriz, ez da bertan egongo. Masek, baina, Generalitatean hartuko ditu ekitaldiko antolatzaileak egun horretan bertan.

Diadako ekitaldi ofizialei eutsi die Gobernuak

Irailaren 11n azken urteotan egin izan diren ekitaldi instituzionalei eutsiko die Kataluniako Gobernuak, ''mundu guztia ordezkatuta senti dadin bermatzeko''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea