Politika -
Noos auzia
Espainiako erregeak 1,2 milioi eman zizkien infantari eta Urdangarini
2004ean izan zen diru-transferentzia hori, erregearen kontutik Cristina infantarenera; eta, errege etxeko iturriek azaldu dutenez, Bartzelonako etxea erosteko mailegu bat izan zen.
Erredakzioa
Espainiako erregeak 1,2 milioi euro eman zizkion Cristina infantari 2004an Bartzelonako Pedralbes auzoko etxea erosi ahal izateko mailegu gisa, errege etxeak jakitera eman duenez.
Transferentzia hori erregearen kontutik infantarenera izan zen, eta infantak Ogasunean deklaratu zuen.
Jose Castro 'Noos auzia' ikertzen ari den epaileak Ogasunari eskatutako datuen harira zabaldu da informazioa, eta errege etxeak azalpenak eman nahi izan ditu, El Mundo egunkariak zabaldutakoa argitzeko asmoz.
Erregeak 600.000 euroko bi transferentzia egin omen zizkion alabari.