Politika -

Itun fiskala

EAJk eta PSEk 2014ko Aurrekontuak adostuko dituztela uste du Jaureguik

PSEko Zuzendaritzak bilera egingo du gaur, itun fiskalaren negoziazioaren "azken eragozpenak" aztertzeko.

Ramon Jauregui PSOEko diputatua. EFE
Ramon Jauregui PSOEko diputatua. EFE
Ramon Jauregui PSOEko diputatua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Jauregui PSOEko diputatuaren ustez, EAJk eta PSE-EEk "itun politiko garrantzitsua" adostuko dute uda ostean, Euskadin.

Horren ildotik, akordioak 2014. urteko Aurrekontuetan ondorio izango duela aurreratu du buruzagi sozialistak.

"Udaren ostean EAJk eta PSEk akordio politiko inportantea adostuko dutela uste dut, eta ondorio garrantzitsuak izango ditu EAEko gobernagarritasunean", esan du, igande honetan.

Hain justu, PSE-EEren Zuzendaritza batzartu egingo da gaur, itun fiskalaren negoziazioen "azken eragozpenak" aztertzeko.

Hurrengo egunetan, sozialistek eta jeltzaleek bilera egingo dute, bi alderdien batzorde politikoak deitzeko. Bilera hilaren 15a baino lehen egingo dute, segur aski.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea