Politika -

Miramar Jauregia

Urkullu autogobernuan sakontzeko lantalde baten alde agertu da

Urte politiko berriaren lehenengo Kontseiluaren ostean, lehendakariak "zerbitzu publikoaren sistema" bermatuko duen itun sozial bat sustatuko duela adierazi du. Nafarroan ere hasiko da ikasturtea.

Jaurlaritza, Donostiako Miramar Jauregian. Argazkia: EiTB
Jaurlaritza, Donostiako Miramar Jauregian.
Jaurlaritzak lehen Gobernu Bilera Miramar Jauregian egin du

2:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak urte politiko berriari begira esan duenez, "autogobernuan sakontzea eta Euskadirentzat estatutu berri bat sortzea" lehenetsiko duela iragarri du.

Gainera, lehendakariak "zerbitzu sozialaren sistema" bermatuko duen itun sozial baten alde egin du.

Horrez gain, bake-prosezuari dagokionez, ETAk armak utzi dituela eta desagertu behar dela esan du Urkulluk, baina "normalkuntzan lagunduko duten bestelako pauso batzuk eman behar dira", gaineratu du. Halaber, Bakerako Planari ekarpenak egiteko deia egin die gainerako alderdi eta kolektiboei.

Jaurlaritzako buruak hedabideen aurrean egin du agerraldia, Donostiako Miramar Jauregian egin den urte politiko berriaren lehenengo kontseiluan. Bertan "erakundeen arteko koordinazioan" aurrerapausoak emango direla aurreratu du, eta susperraldi ekonomikoaren eta enplegua sortzearen alde agertu da.

Horren ildotik, "2013. urtea krisialdiko urterik txarrena izaten ari da, eta 2014tik aurrera atzeraldi ekonomikotik ateratzeko aukera izango dugu", gaineratu du.

Bestalde, defizitaren, kupoaren eta zergen inguruan Gobernu espainiarrarekin "akordio egoki" batera helduko dela uste du lehendakariak. 2014ko aurrekontuei dagokienez, aurrekontu "sozialak" izango direla iragarri du.

Eusko Jaurlaritzak 2013-2014 kurtso politikoko lehenengo bilera egingo du gaur Donostiako Miramar Jauregian, eta EAJk eta PSE-EEk egun gutxi barru iragarriko duten zerga-itunak eta Bake eta Elkarbizitza Plana izan dira jorratutako gai nagusiak.

Miramar Jauregian izan da lehenengo bilera, eta bertan izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria eta sailburuak.

 

Nafarroan ere hasiera ekitaldia

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidente eta UPNko buruak ere hasiera emango dio Nafarroako ikasturte politikoari Caderita herrian, zenbait alderdikideren aurrean, besteak beste, kargudunen arduradunen aurrean.

Sergio Sayas UPNko komunikazio arduradunak prentsaurreko batean jakinarazi zuenez, 300 pertsona baino gehiagok hartuko dute parte ekitaldian; "ohiko moduan" presidenteak hitzaldi bat emango du eta geroago denak batera afalduko dute.

Hitzaldian, Barcinak "datorren ikasturtera begira UPNk dituen ikuspuntua eta helburuak jakinaraziko ditu", Sayasen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea