Politika -

Basurtu

Azkunak hilabete darama ospitalean, giltzurruna kendu ostean

Azken parte medikoa uztailaren 12an eman zuten, eta, medikuek azaldu zutenaren arabera, Bilboko alkatea "egonkor" dago eta "hobera egin du". Azkuna irailean itzuliko da lanera.

Iñaki Azkuna, Bilbon egin zuen azken agerraldian. Argazkia: EiTB
Iñaki Azkuna, Bilbon egin zuen azken agerraldian. Argazkia: EiTB
Iñaki Azkuna, Bilbon egin zuen azken agerraldian. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak hilabete darama Basurtuko ospitalean, ezkerreko giltzurruna kendu ostean. Azkunari uztailaren 4ean egin zioten ebakuntza, eta errekuperazio unitatean dago, Udaleko iturriek azaldu dutenez.

Azken parte medikoa uztailaren 12an eman zuten, eta, medikuek azaldu zutenaren arabera, Bilboko alkatea "egonkor" dago eta "hobera egin du".

Jose Luis Sabas Obrak eta Zerbitzuetako Saileko zinegotziak joan den astean azaldu zuenez, Azkunak "hobera egin du" eta Udaleko gaien berri du.

Iragarpenen arabera, alkatea irailean itzuliko da lanera, eta, hortaz, ez du Aste Nagusiko ekitaldi ofizialetan parte hartuko.

Maiatzaren 6an, Azkunari (70 urte) beste ebakuntza bat egin zioten 2003tik duen minbiziaren aurkako tratamendu medikoek utzitako kalteak sendatzeko, eta maiatzaren 28an alta eman zioten. Ekainaren batean ospitalera itzuli zen alkatea ondo sentitzen ez zelako.

Ekainaren 14an, Azkuna Bilbon egin zuten Munduko Alkateen Foroan agertu zen, aulki gurpildun batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Azkuna