Politika -

CAN auzia

Auzitegi Goreneko fiskalaren ustez, ez dago zertan Barcina ikertu

Nafarroako presidenteak ez duela funtzionario-eroskeriaren deliturik egin uste du Antonio Narvaezek, auzia ikertu zuen Iruñeko epaileak ez bezala.

Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Argazkia: EFE.
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Argazkia: EFE.
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Narvaez Auzitegi Goreneko fiskalaren ustez, Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak ez du funtzionario-eroskeriaren deliturik egin, Nafarroako Kutxaren diru sarien auziaren harira.

Diario de Navarra egunkariak gaur jakinarazi duenez, fiskalak ez du funtzionario-eroskeriaren delitu zantzurik aurkitu; Maria Paz Benito auzia ikertu zuen Iruñeko epaileak, berriz, egon litezkeela uste du.

Narvaezen arabera, Barcinak CANeko Batzorde Iraunkorreko kide bezala jasotako dirua (31.324 euro) ezin da opari edo hobari bezala hartu. Haren ustez, diru sariak ez zituen jaso hartzen zuen kargu publikoagatik (hasiera batean Iruñeko alkatea, eta gero Nafarroako presidentea); izan ere, aurrezki kutxak erakunde pribatuak dira, eta horien kontseiluetan parte hartzen duten kargudun publikoek lan pribatua egiten dute bertan, ez publikoa.

Halaber, Barcinak diru sari horiek itzuli izanak haren "fede ona" adierazten duela azpimarratu du fiskalak. Hala, horren arabera, bere eginkizunean erruduntasunik ez dagoela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea