Politika -

Noos auzia

Bere mezu elektronikoak zabaltzeko debekua defendatu du Urdangarinek

Justiziako hainbat funtzionariok murrizketen kontrako protesta egin dute Bartzelonako epaitegian, Palmako dukeak bertan deklaratu behar zuela aprobetxatuz.

Justiziako hainbat funtzionariok murrizketen aurka protestatu dute Urdangarinen aurrean. EFE.
Justiziako hainbat funtzionariok murrizketen aurka protestatu dute Urdangarinen aurrean. EFE.
Justiziako hainbat funtzionariok murrizketen aurka protestatu dute Urdangarinen aurrean. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Justiziako funtzionarioek "lapurra" oihukatu eta txistu egiten zuten bitartean utzi du gaur goizean Iñaki Urdangarinek Bartzelonako Justiziaren Hiria.

Agerraldia ateak itxita egin du Palmako dukeak, ohorerako eskubidea urratu zutela egotzita aurkeztu zuten salaketaren harira, bere intimitateari dagozkion mezu elektronikoak zabaltzeko debekua babesteko. Hala, Urdangarin 11:15ean irten da epaitegitik.

Palmako dukea barne eskailera batzuetatik irten da kalera, baina ezin izan ditu Justiziako funtzionarioen murrizketen kontrako protestak saihestu. Izan ere, horiek Urdangarinek bertan deklaratu behar zuela aprobetxatu dute bertan elkarretaratzeko.

Beste hainbat pertsona epaitegiko sarrera-irteeretan jarri dira, bandera errepublikanoak zeramatzatela.

Urdangarinen kide ohiak, Diego Torresek, eguerdira arte jarraitu du epaitegian azalpenak ematen. Noos auzia abiatu zutenetik, lehenengoz ikusi dute elkar, Bartzelonan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Urdangarin auzia