Politika -

Erreforma fiskala

EH Bilduk zalantzan jarri du EAJren eta PSEren arteko balizko akordioa

Joseba Permachek uste du EAJk eta PSEk euren balizko akordioaren xehetasunak publiko egiten ez badituzte, erreforma sakonik egingo ez dutelako dela.

Joseba Permach EH Bilduko bozeramailea.
Joseba Permach EH Bilduko bozeramailea.
Joseba Permach EH Bilduko bozeramailea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk kezka agertu du EAJk eta PSEk erreforma fiskalari buruz ados dezaketen itunaren harira. Joseba Permachek esan duenez, oso litekeena da bi alderdi horiek "erreforma sakonik egiteko asmorik ez izatea".

"Euskal Herrian fiskalitateari buruzko eztabaida irekita dago eta erreforma sakona behar da; pertsona fisikoen gaineko zergari, sozietateen gaineko zergari edo ondasun handienak dituzten pertsonek ordaindu behar dutenari buruzko hausnarketa sakona egin behar da", azaldu du.

Alabaina, "EAJk eta PSEk eztabaida horri heltzeko asmorik ez dutela uste dugu, zertan hitzegiten ari diren ere jakinarazten ez dutelako", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea