Politika -

Legebiltzarra

Bakea lortzeko estrategia bat adostea proposatu dio EH Bilduk EAJri

Koalizioaren iritzian, ia ezinezkoa da PSErekin, PPrekin eta UPyDrekin akordioetara heltzea eta, ondorioz, EH Bilduk eta EAJk euren gehiengoa urratsak ematen jarraitzeko baliatu behar dutela uste du

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea. EFE
Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea. EFE
Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk bakegintzarako eta bizikidetzarako estrategia bat adostea proposatu dio EAJri, PSE, PP eta UPyD albo batean utzita, "immobilismoaren aldeko apustua egin dutelako".

Hala iragarri du Julen Arzuaga legebiltzarkideak, Laura Mintegik eta Oskar Matutek lagunduta eskaini duen prentsaurrekoan.

Legebiltzarrean osatutako Bakerako Lantaldearen balantzea egin du Arzuagak eta aipatu alderdiekin akordioetara heltzea ia ezinezkoa izango dela nabarmendu du.

Alderdi Popularrak eta UPyDk lantalde horretan parte hartzeari uko egin zioten, eta PSEk gogor kritikatu du EH Bildu, "oinarri etikoa" onartzen ez duela leporatuta.

"Hiru alderdi horien jarreraren ondorioz lantaldea geldialdi egoera batean dago, eta urratsak emateari uko egin diotenez, akordioa, tamalez, ezinezkoa da", deitoratu du Arzuagak.

"Bide hori itxita dagoenez, gehiengoak erabili behar ditugu bakegintzan eta normalizazio prozesuan urratsak ematen jarraitzeko; gehiengo soziala gehiengo politiko bilakatu behar dugu Legebiltzarrean", azpimarratu du EAJk eta EH Bilduk duten gehiengoari aipu eginez.

Bi talde parlamentarioek Legebiltzarreko 75 eserlekuetatik 48 dituztela gogora ekarri eta indar hori bakea lortzeko bidean pausu sendoak emateko nahikoa dela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea