Politika -
Bakerako Lantaldea
Urkullu: 'Bakerako Lantaldea ez dago bazterrean utzita'
Lehendakariak onartu du Bakerako Lantaldea kudeatzea "zaila eta konplikatua" dela, PSEren jarrera deitoratu du eta "pausoz pauso" joatearen alde egin du.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariak onartu du Legebiltzarreko Bakerako Lantaldea kudeatzea "zailak eta konplikatua" dela, baina foro hori bazterrean utzita ez dagoela azpimarratu du.
Rodolfo Ares PSEko legebiltzarkideak duela egun batzuk egin zituen adierazpenak "arrarotzat" jo ditu. Bakerako Lantaldeak etorkizunik ez duela esan zuen Aresek, EH Bilduk oinarri etikoa onartzeari uko egin ziolako.
Urkulluk azaldu duenez, "50 urteetako terrorismoa ez da egun batetik bestera konponduko; ETAk jarduera armatu betirako uztearekin ez da nahikoa, indarkeriarik gabeko egoera honetatik normalizazio politikoa eta bizikidetza lortzera heldu behar gara eta".
"Ez da erraza, indarkeriak zauri ugari utzi dituelako gizartean eta, ondorioz, pausoz pauso joatea ezinbestekoa da", erantsi du.