Politika -

EAJ-PSE bilerak

Akordioetara itxaron gabe gobernatzeko eskatu dio PSE-EEk Urkulluri

Herrialdeko lau akordio handiak "globaltasunetik lortu" behar direla erantzun dio Aresek Egibarri, "osotasun bateko parte direlako".

Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkaria.
Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkaria.
Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkaria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ eta PSE-EE akordioetara noiz iritsiko zain "eskuak gurutzatuta" ez egoteko eta gobernatzeko eskatu dio Urkulluri Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkariak. Gainera, "herrialdeko lau akordio handiak globaltasunetik lortu" behar direla esan du, "osotasun baten parte direlako".

Ildo horretan, Joseba Egibar EAJren bozeramaileak esandakoari erantzun dio; izan ere, euskal erakunde sistemaren erreforma eta zerbitzu publikoen jasangarritasuna datozen asteetan zergen inguruko eta ekonomia suspertzeko akordio bat lortzeari baldintzatuta daudela esan du.

Bilbon, euskal sozialisten webgune berria aurkezteko egin duten prentsaurrekoan hitz egin du Aresek.

PP akordioetara batzeko aukeraren inguruan, jeltzaleek "sozialistekin azter zitzaketen lau akordio handiak euren gain" hartu zituztela ekarri du gogora.

"Hortik aurrera, akordio horiek beste alderdiei eskaintzeko aukera izango da. Horiekin bat egin nahi badute edota krisitik ateratzeko eta enplegua sortzeko elkarlanean aritu nahi badute, euren esku egongo da", adierazi du.

Sozialistek eta jeltzaleek lau lantalde eratu dituzte eta "dagoeneko biltzen hasi dira". Datozen egunetan berriro bilduko dira, "diskreziotik jarrerak hurbiltzeko aukerak ikusteko helburuarekin". Bidean "zailtasunak" egongo direla esan du, "baina akordioetara iristeko asmoa" nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea