Politika -

Terrorismoa

Urkullu kritiko, Estatuak biktimen omenezko zentroaz duen jarrerarekin

Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak 2012ko maiatzaren 22an adostu zuten terrorismoaren biktimen omenez gune bat sortzea.

Iñigo Urkullu lehendakaria.Argazkia: Artxiboko irudia.
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: Artxiboko irudia.
Iñigo Urkullu lehendakaria.Argazkia: Artxiboko irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak ez du Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa sortzeko aurrerapausorik eman, Iñigo Urkullu lehendakariak salatu duenez. Proiektu horren helburua, ETAren biktimak gogoan hartzea da.

Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak 2012ko maiatzaren 22an adostu zuten terrorismoaren biktimen oroimenerako gunea sortzea. Orduan, Patxi Lopez sozialista zen lehendakaria.

Halaber, horren egitura juridikoaz eta teknikoaz eta antolaketaz hitz egiteko, bi gobernuen artean batzordea sortzea erabaki zuten.

Rodolfo Ares sozialistak egindako galdera bati erantzun dio Iñigo Urkulluk. Horren arabera, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako zuzendaritzak hainbat alditan eskatu dio bilera bat egiteko Espainiako Barne Ministerioari. "Zoritxarrez, ez dugu erantzunik jaso", adierazi du Urkulluk.

Gaineratu duenez, apirilaren 9an Eusko Jaurlaritzak zentroa sortzeko osatutako batzordean bilera egiteko eskatu zuen idatziz, baina eskaera horrek ere ez zuen erantzunik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea