Politika -

Txosten juridikoa

Legebiltzarkideek 'preso politiko' terminoa erabili ahal izango dute

Honenbestez, maiatzaren 16an Eusko Legebiltzarrak "preso politiko" terminoaren aurka onartutako ebazpenak ezin du legebiltzarkideen adierazpen askatasuna mugatu.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak maiatzaren 16an "preso politiko" terminoaren aurka onartutako ebazpenak legebiltzarkideen adierazpen askatasuna ezin du mugatu, Gasteizko Ganberako abokatuen arabera.

Eusko Legebiltzarreko zerbitzu juridikoek egindako txostena aztertu du gaur Ganberako Mahaiak. Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak esamoldea debekatzea eskatu ostean, Bakartxo Tejeria (EAJ) Ganberako presidenteak txostena egitea eskatu zuen.

Legebiltzarrak maiatzaren 16an adostutako testuan oinarrituta egin zuen Maneirok eskaera. ETAko presoak preso politikoak ez direla erabaki zuen Ganberak.

Txosten juridikoak preso politiko terminoaren zentzu konkretua aztertzen du. Esamoldeak "ez du kategoria juridikorik, iritzi eta uste sendo bat islatzen du", txostenaren arabera.

Adierazpen askatasuna

Eztabaida semantikoa ez dela erantsi dute Legebiltzarreko zerbitzu juridikoek, "iritzi, uste eta balioen" norgehiagoka baizik. Ondorioz, "adierazpen askatasunak babestutako" esparrua da.

Legebiltzarreko adierazpen askatasuna azpimarratzen du txostenak, Ganbera "eztabaidarako eta adierazpenerako foro bat baita, ideiak eta usteak alderatzeko foroa, akordioak bilatzeko xedearekin". "Gehiengoak gutxiengoaren adierazpen askatasuna mugatzen badu, erabakiak deslegitimatu ditzake", gaineratu du txostenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea