Politika -

Osasun arazoak

Azkunak senda-agiria jaso du

Bilboko alkateak ez du agerraldi publikorik egin apirilaren 14tik. Udaletik jakitera eman dutenez, Basurtuko Ospitalean egindako ebakuntzak ez du zerikusirik prostata minbiziarekin.

Iñaki Azkuna Bilboko alkatea. Argazkia: EiTB
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea.
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak senda-agiria jaso du Basurtuko Ospitalean, maiatzaren 6an ebakuntza egin ostean, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Azkunari ebakuntza egin zion aipatu ospitaleko digestio-kirurgia taldeak, iraganean alkateak izan zituen terapiek utzitako ondorioak sendatzeko asmoz.

Ebakuntza egin ondoren, alkateak lau egun igaro zituen Suspertze Unitatean, plantara igo aurretik.

Udaletik jakitera eman dutenez, Basurtuko Ospitalean egindako ebakuntzak ez du zerikusirik 2003an atzeman zioten prostata minbiziarekin.

70 urteko alkateak ez du agerraldi publikorik egin apirilaren 14tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Azkuna