Politika -
Noos Auzia
Fiskaltzak 17 urteko espetxe zigorra eskatuko du Urdangarinentzat
Palmako dukeak delituak aitortuko balitu, zigor eskaera hori 4 urtera arte jaitsiko luke Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak.
Erredakzioa
Iñaki Urdangarini 17 urteko kartzela zigorra ezartzea aztertzen ari da, hiru delitu egotzita: funts publikoak bidegabe erabiltzea, adimistrazioari iruzurra egitea eta prebarikazioa.
Hainbat hedabidek argitaratu dutenez, espetxe zigorraren eskaera 4 urtera arte jaitsiko luke Fiskaltzak Iñaki Urdangarinek Noos auziaren baitan egozten zaizkion delituak aitortuko balitu.
Bestalde, Jose Castro Noos auziko instrukzio-epaileak ikerketa abiatuko du Cristina infantaren aurka, Ogasunari iruzur egin ote zion argitzeko. Hori dela eta, joan den ostiralean, horren errentaren aitorpenak auzian gaineratzea erabaki zuen, eta ikerketa sakontzeko eskatu zion Zerga Agentziari.
Halaber, Francisco Camps Valentziako erkidegoko presidente ohia eta Rita Barbera hiriburuko alkatea diputatuak diren egiaztatzeko eskatu die lurralde horretako Gorteei. PPko bi buruzagiak inputatzeko aurreneko urratsa da hori.