Politika -

Auzitegi Nazionala

Ruzek PPko 9 kide galdekatuko ditu asteon, 'Barcenasen agirien' harira

Gaur arratsaldean, Pio Garcia Escudero Senatuko presidentea galdekatuko du epaileak.

Pio Garcia Escudero. EFE
Pio Garcia Escudero. EFE
Pio Garcia Escudero. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak PPren ustezko diru beltzarekin lotuta dauden 18 pertsona galdekatuko ditu gaurtik, "Barcenasen agiri sekretuen" harira.

Aste honetan, PPko bederatzi kide galdekatuko ditu, hala nola Pio Garcia Escudero Senatuko presidentea eta Eugenio Nasarre diputatua, gaur bertan.

Ruz Senatura joango da gaur arratsaldean, 18:30ean, Garcia Escuderorekin izateko. Horren bulegoan galdekatuko du, fiskalarekin, idazkari judizialarekin eta akusazioen abokatuekin batera.

Hain zuzen ere, 2000. urtean PPk eman zion eta 'Barcenasen agirietan' jasota dagoen 5 milioi pezetako mailegu bati buruz egingo dizkio galderak. Garcia Escuderok El Pais egunkarian azaldu zuenez, ETAk etxe ondoan zartarazitako bonba-auto batek egindako kalteak konpontzeko eskatu zion dirua alderdiari.

Goi Ganberako presidentearen txanda izan baino lehen, Ruzek Nasarre itaunduko du, Auzitegi Nazuonalean, PPk horren fundazio bati egindako dohaintza batzuei buruz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea