Politika -

Caja Navarra auzia

Atzera bota dituzte Sanzek eta Goñik CAN auzian jarritako helegiteak

Iruñeko 3. instrukzio auzitegiak CANeko dieten auzia Auzitegi Nazionalera eramatea baztertu zuen, eta erabaki horren kontra kexa-errekurtsoa aurkeztu zuten Miguel Sanzek eta Enrique Goñik.

Miguel Sanz, CANeko dieten auzian epailearen aurrean deklaratu zuen egunean. Argazkia: EFE
Miguel Sanz, CANeko dieten auzian epailearen aurrean deklaratu zuen egunean.
Miguel Sanz, CANeko dieten auzian epailearen aurrean deklaratu zuen egunean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Probintzia Auzitegiko bigarren sekzioak atzera bota ditu, Nafarroako Kutxako dieten auzia foru erkidegoan ikertzeko hartutako erabakiaren aurka, Miguel Sanzek eta Enrique Goñik jarritako kexa-helegiteak.

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak dieten auzia ikertzea eskatu zuen, baina Iruñeko 3 zenbakiko auzitegiko epaileak Nafarroako Kutxako dieten auzia Auzitegi Nazionalera eramatea baztertu zuen. Auzitegi Nazionaleko epaileak ere eskatu zuen Nafarroako Kutxak agintarien senideei eta enpresei interes tipo baxuan ustez emandako kredituen gaineko ikerketa bere gain hartzea, baina Mari Paz Benito kasuko epaileak ezezkoa eman zion eskaera horri ere.

Nafarroako Kutxako kontabilitatearen ustezko faltsutzea ikertzeko eskumena, baina, bai eman zion Eloy Velasco epaileari, Banca Civicaren fusio prozesuarekin eta burtsako irteerarekin zerikusia izan zezakeelakoan.

Erabaki horren kontra, apelazio-errekurtsoa aurkeztu zuten Miguel Sanzen eta Enrique Goñiren abokatuek, baina epaileak atzera bota zuen. Ondoren, kexa-helegitea aurkeztu zuten Nafarroako Auzitegiaren aurrean, baina horrek ere ez ditu aintzat hartu helegiteok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea