Politika -
Egonkortasun ituna
'Galdutako hilabeteez' kexatu da PP
"Gogotsu" joango direla eta Urkulluk "berrikuntzak aurkeztea" espero duela esan du Oyarzabalek.
Erredakzioa
Iñaki Oyarzabal EAEko PPren idazkari orokorrak uste du lehendakariak deitu duen bilera jada aurretik egindakoen berdina dela, bilera-sorta hori "lehengo urte amaieran ere egin zuelako". Horregatik, "galdutako hilabeteez" kexatu da.
Hala ere, "gogotsu" joango direla azpimarratu du Oyarzabalek eta Urkulluk "berrikuntzak aurkeztea" espero duela esan du.
Testuinguru honetan, lehendakariaren "babesak lortzeko ezintasuna" agerian geratu dela esan du. Horren iritziz, "akordioak lantzeko garaian, seriotasunez lan egitea falta izan zaio".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea