Politika -
ETAko kideak
Atristain eta Mariezkurrena atxilotu ditu Ertzaintzak ANk aginduta
Auzitegi Nazionalak ETAko bi kideak atxilotzeko agindua eman zuen. Ertzaintzak Hernanin eta Donostian atxilotu ditu.
Erredakzioa
Ertzaintzak Xabier Atristain eta Juan Mari Mariezkurrena atxilotu ditu, Auzitegi Nazionalak ETAri laguntzea egotzita jarritako espetxe zigorra betetzeko agindua eman eta gero.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atxilotutakoak Xabier Atristain Gorosabel "Golfo" eta Juan Mari Mariezkurrena Urkizu dira. Lehenengoa Donostiakoa da; bigarrena Hernanikoa.
Lehen atxiloketa Donostian egin dute, 14:15ean. Atristainek bere burua entregatu du Ertzaintzaren polizia-etxean Auzitegi Nazionalak horren aurkako atxilotze agindua eman duela jakin ostean.
"Imanol" taldearen parte izatea egotzi zioten eta espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak.
Bestalde, Juan Mari Marieizkurrena Hernanin atxilotu dute eguerdian. 2010ean atxilotu zuten, Hernanin duen baserrian ETAko kideak ezkutatzea leporatuta, horien artean, Ibai Beobide Arza. Azken hau Villabonako errepide batetik bizikletan zihoala atxilotu zuen Guardia Zibilak.
Auzitegi Nazionalak espetxeratzeko agindua eman zuen bi horien aurka. Halaber, atzo Eider Zuriarrain atxilotu zuten Algortan, ETAko kolaboratzailea izatea egotzita Auzitegi Nazionalak jarritako zigorra betetzeko.