Politika -

Udaletan

Elkarbizitzarako kontseiluak sortzea proposatu du Baketik fundazioak

Kontseiluak 8-10 pertsonek osatuko lituzkete. Pertsona horiek "herriko aniztasuna ordezkatu" beharko lukete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko udaletan elkarbizitzarako kontseiluak osatzeko egitasmoa aurkeztu du Baketik fundazioak. Kontseiluen helburua "bakea finkatzea" izango litzateke.

Ion Irurzun Baketik fundazioko zuzendari berriak eta Pello Sarasua bake eta elkarbizitzarako proiektuen arduradunak prentsaurrekoa eman dute gaur, Donostian. Printzipioz, kontseiluak duela urte eta erdi elkarrekin lanean ari diren udaletan martxan jarri nahi dituzte, esaterako Urnietan eta Elorrion.

Kontseiluak 8-10 pertsonek osatuko lituzkete. Pertsona horiek "herriko aniztasuna ordezkatu" beharko lukete.

Elkarbizitzarako kontseilua urtean gutxienez bost aldiz biltzea proposatu du Baketikek.

Euskadin "errespetua posible den espazioak sortzea" beharrezkoa dela uste du fundazioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea