Politika -
Urkulluri erantzuna
EAJk beste eredu ekonomiko bati uko egin diola salatu du EH Bilduk
Jeltzaleek PP eta PSE "aliatu" gisa aukeratzea deitoratu du koalizio abertzaleak. EH Bilduren hitzetan, EAJk "kapitalaren aginduak" betetzea erabaki du eta beste eredu soziekonomiko bati uko egin dio.
Erredakzioa
EAJk PP eta PSE "aliatu" gisa aukeratzea deitoratu du gaur EH Bilduk; izan ere, jeltzaleek "kapitalaren aginduak" betetzea erabaki dute eta beste eredu soziekonomiko bati uko egin diote, koalizio abertzalearen ahotan. EH Bilduk salatu duenez, Euskal Herriak bere etorkizuna askatasunean eta demokratikoki erabakitzeko aukera baztertu du EAJk.
Marian Beitialarrangoitia eta Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkideak prentsaren aurrean hitz egin dute Legebiltzarrean, eta Iñigo Urkullu lehendakariak PSEri eta PPri "egonkortasun ituna" eskaini izana kritikatu dute.
Eurekin merkatuekiko "mendeko politika morroia" eraman dezakeela dakielako hautatu dituela PP eta PSE bidai lagun gisa esan dute.
"Eskaintza horrekin, Jaurlaritzarentzat murrizketak ez diren beste aukerak existitzen ez direla egiaztatu du Urkulluk", horien iritziz.