Politika -

Segi

Nahikari Otaegik bere burua entregatu du espetxean

Zazpi hilabeteko alabarekin sartu da Aranjuezko kartzelan. Asteazkenean Imanol Vicente gazteak entregatu zuen bere burua Martutenen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nahikari Otaegik bere burua entregatu du Aranjuezko (Madril) espetxean, naiz.info webguneak jakitera eman duenez. Zazpi hilabeteko alabarekin sartu da espetxean, eta kanpoan utzi ditu hiru urteko semea eta bere bikotekidea, iturri horien arabera.

Auzitegi Nazionalak sei urteko kartzela-zigorra ezarri zion banda armatuko kide izateagatik. Guztira Segiko zortzi kidek jaso zuten zigorra.

Iragan ostiralean, Segiko zortzi kideetatik sei atxilotu zituen Ertzaintzak Donostiako Boulevardeko Aske Gunean. Imanol Vicentek eta Nahikari Otaegik ez zuten Aske Gunean parte hartu, arrazoi pertsonalak argudiatuta, eta asteazkenean bertan Vicentek bere burua entregatu zuen Martuteneko espetxean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea