Politika -

Minbizia atzeman zioten 2003an

Azkuna ez da Udaleko osoko bilkuran izan, osasun arrazoiak tarteko

Haren tokia Ibon Areso alkateordeak hartu du gaurko saioan. Azkunak egunak daramatza ekitaldi publikoetan parte hartu gabe.

Iñaki Azkuna Bilboko alkatea. Argazkia: EiTB
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea.
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak ez du ostegun honetako osoko bilkuran parte hartu osasun arrazoiak tarteko, eta haren tokia Ibon Areso alkateordeak hartu du. Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, Azkunak egunak daramatza bere agenda bete ezinik.

Naturgas enpresak egoitza berria inauguratu du berriki Bilbon, baina alkatea ez zen Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren alboan izan. Orduko hartan, Jose Luis Sabas Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzu zinegotziak ordezkatu zuen Azkuna.

Gutun Zuria Bilboko Nazioarteko Literatura Jaialdiaren aurkezpen ekitaldian ere ez zen izan.

Iñigo Cabacas gazteari apirilaren 5ean egin zioten omenaldian izan zen Iñaki Azkuna, eta hori izan zen Azkunak ekitaldi publiko batean parte hartu zuen azken aldietako bat.

Otsailean, 70 urte bete zituen Azkunak. 2003an, minbizia atzeman zioten medikuek, eta geroztik hainbat tratamendu jaso ditu. Hala ere, ez du inoiz bere alkate jarduna utzi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Azkuna