Politika -
'Jazarpena'
Cospedalek 'escrache'i buruz: 'Boza baldintzatzea nazismo hutsa da'
PPko idazkari nagusiak esan duenez, "laguneri eta haien etxebizitzeri jazarpenak egitea espiritu totalitarioaren isla da".
Erredakzioa
Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak larunbat honetan esan duenez, "politikariak 'ehizatu' nahi izatea edo objektibo bihurtzea politikaren eta, ondorioz, demokraziaren aurka egitea da". "Jazarpenarekin ez da ezer lortzen, izan ere, boza baldintzatzen saiatzea nazismo hutsa da".
"Politikariak ez dira arazoaren muina" izenburupean PPk antolatutako jardunaldien bigarren egunaren itxiera-ekitaldian Cospedalek azpimarratu duenez, "laguneri, haien etxebizitzeri eta familiei egindako jazarpenak eta indarkeria fisikoak espiritu totalitario eta sektarioaren isla dira".
Halaber, escrache hitza erabiliko ez duela gaineratu du, gustukoa ez duelako. Gainera, "beste batzuk ezer egin ez zuten bitartean, etxegabetzeak pairatzen dituzten laguneri ari dela Mariano Rajoyren Gobernua laguntza eskaintzen" nabarmendu du Cospedalek.