Politika -

Elkarrizketa

Urquijo: 'Bakerako lantaldea sentsibilitate guztiekin osatu behar da'

Bihar Eusko Legebiltzarrean osatuko den bakerako eta elkarbizitzarako lantaldean aurreko legegintzaldiko ondorioak kontuan hartzea eskatu du.

Txema Urquijo, Biktimen Arretarako Eusko Jaurlaritzako koordinatzailea. Argazkia: EITB
Txema Urquijo, Biktimen Arretarako Eusko Jaurlaritzako koordinatzailea.
Urquijo: 'Bakerako lantaldea sentsibilitate guztiekin osatu behar da'

0:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko Bakerako lantaldea sentsibilitate guztiekin osatzearen alde egin du asteazken honetan, Txema Urquijo Biktimen Arretarako Eusko Jaurlaritzako koordinatzaile eta aholkulariak.

Ezustekorik ezean, bihar eratuko da Bake eta Elkarbizitzarako Lantaldea Eusko Legebiltzarrean, EH Bildu eta PP alderdien arteko eztabaida dela medio, atzeratu ostean. Alderdi Popularrak ez du zehaztu lantaldean parte hartuko duen: UPyDk bere aldetik esana du ez dela bertan izango.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean aurreko legegintzaldian Bake eta Bizikidetza Batzordeak adostutako ondorioak kontuan hartzeko eskatu du Txema Urquijok.

Kartzela-politika

Kartzela-politikaz galdetuta, Txema Urquijo baikor agertu da. Urkullu lehendakaria eta Mariano Rajoy Espainiako presidentea zuhurtziaz jokatzen ari direla adierazi du, eta, bide horri jarraiki, akordioetara hel daitezkeela uste du.

Halaber, lehenbailehen kartzela-politika malgutzeko eskatu du. Horren ustez, horretarako beharrezkoa da akordioak lortzea, "akordiorik gabe ez baitago ezertarako aukerarik". "Hori da lehentasuna", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea