Politika -

Prentsaurrekoa Bilbon

Lopez Peñaren familiak dio heriotza 'hilketa politikoa' izan dela

Frantziako agintariek eskainitako "tratu petrala" eta Lopez Peñaren heriotzaren inguruan izandako "iluntasuna" salatu dute "Thierry"ren senitartekoek.

Lopez Peñaren familiak prentsaurrekoa eskaini du Bilbon. Argazkia: EFE
Lopez Peñaren familiak prentsaurrekoa eskaini du Bilbon. Argazkia: EFE
Lopez Peñaren familiak prentsaurrekoa eskaini du Bilbon. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den martxoaren 30ean Parisko ospital batean hildako Xabier Lopez Peña "Thierry"ren familiak "hilketa politiko"tzat jo du haren heriotza, eta Frantziako agintariek eskainitako "tratu petrala" salatu du.

Lopez Peñaren bi anai-arrebak, Juanmak eta Begoñak, prentsaurrekoa eskaini dute Bilbon, hainbat izeba-osaba eta lobekin batera. Halaber, Lopez Peñaren heriotzaren inguruan izandako "iluntasuna" salatu dute "Thierry"ren senitartekoek.

'Txostenik ez'

Gainera, heriotzaren zergatia zehazten duen txosten medikurik ez dutela salatu dute. Ondorioz, familiak egindako informazio eskaeraren aurrean "iluntasuna" nagusitu denez, "Thierry"ren anai-arrebek 4-5 salaketa aurkeztu dituzte auzi honetako hainbat erakunderen aurka: ospitalak, jendarmeria eta Frantziako espetxe-agintariak.

Juanma Lopez Peñak azaldu duenez, "ez dakigu zer gertatu zen Corbeil-Essone ospitalean". "Kateterismoa egin zioten zainen egoera ikusteko, eta egoera okerrean zetorrela esan zigun mediku batek", azaldu du anaiak.

Martxoaren 22an bisita egin zioten Parisen eta "gutxi gorabehera, ondo aurkitu genuen". Handik gutxira, martxoaren 24ean, "Thierry" espetxeko ospitalera eraman zuten, "familiari abisua eman barik eta inolako tratamendu medikurik gabe". Bertan egonda, burmuineko odol-isuria izan zuen, eta Zaintza Intentsiboko Unitatera eraman zuten.

'Bakarrik hil zen'

Bestalde, Begoña Lopez Peñak azaldu duenez, familiak odol-isuriaren berri izan zuen martxoaren 26an, eta handik hiru egunera azken bisita egin zion Neurokirurgiako Zaintza Intentsiboko Unitatean. "Hurrengo egunean hil zen, eta bakarrik zendu zen, gu ospitaletik bost minutura geunden bitartean", deitoratu du.

"Handik 12 ordura ospitalera joan ginen eta bere ohea ikusi genuen", adierazi du, "heriotzaren berri eman zigun guardia egiten zegoen mediku batek".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea