Politika -
Polemika
Tapia: 'Urkulluk ez du Printzea mespretxatu nahi izan'
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Arantza Tapia sailburuak berretsi egin du lehendakaria Petronorren koke plantaren inaugurazioan izango ez bada, "agenda-arazoak" dituelako baino ez dela.
Erredakzioa
Arantza Tapia Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako sailburuak garrantzia kendu nahi izan dio Iñigo Urkullu lehendakaria Petronorren koke plantaren inaugurazioan izango ez dela eta sortu den polemikari.
"Urkullu ezagutzen duenak badaki ez dagoela Printzearenganako inolako mespretxurik", nabarmendu du Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean.
Felipe Printzeak inauguratuko du Petronorrek Muskizen eraiki duen planta. Inaugurazioan ez da lehendakaria izango, ezta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia ere.
Tapiak azken egunetako bertsioa berretsi du: "Agenda-arazoak direla medio, lehendakaria ez da bertan izango, baina Jaurlaritzak ordezkaritza zabala izango du. Uste dut nahiko argi geratu dela. Onena plantari berari buruz hitz egitea izango da".