Politika -

Bakea eta Bizikidetza

Basagoiti: 'Presa gutxiago Bakerako lantaldearekin'

Antonio Basagoitik ez du argitu Alderdi Popularrak lantaldearen eraketan parte hartuko duen. Halaber, ETA gaitzesteko eskatu dio Bilduri.

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko buruzagia. Argazkia: EFE
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko buruzagia.
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko buruzagia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko Bakerako Lantaldea apirilaren 11n eratuko da, eta Antonio Basagoiti Euskadiko popularren buruak lantaldea osatzeko presa gutxiago izateko eskatu die gainerako alderdi politikoei. Bilduk lantaldean eseri nahi badu ETAren azken komunikatua gaitzetsi beharko luke, Basagoitiren iritziz.

EFE albiste agentziari egindako elkarrizketa batean, ez du argitu PPk Bakerako lantaldearen eraketan parte hartuko duen ala ez: "Ikusiko dugu. Ez da zentzuzkoa zenbaiti lantaldearekin sartu zaion presa".

PPk nahiago luke Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak lantaldearen eraketa atzeratu izan balu.

"Denek presa handia dute, eta hori ez da ona. 50 urtez ETAren hilketak jasan ditugu, eta oraindik ere atentatuak justifikatzen jarraitzen dute. Burua hotz eduki behar da, ez da presarik izan behar; gauzak ondo egin behar dira", adierazi du Basagoitik.

Basagoitik eskatu du lupa ez jartzeko PPrengan, "Bilduri exijitu behar zaio". Bilduk ETAren azken komunikatua gaitzetsi behar duela iritzi dio Antonio Basagoitik. Haren ustez, "Gainerako alderdi politikoekin Bakerako lantaldean eseri nahi badu, ETAren mehatxuengandik aldendu behar du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea