Politika -
Barcenas auzia
Barcenasek bere dirutzaren jatorria argitu behar izatea deitoratu du
PPn zuen kargua eta bere negozioak ez zirela "bateraezinak" esan du.
Erredakzioa
Luis Barcenas PPko diruzain ohiak bere dirutzaren jatorria argitu behar izatea kritikatu du, eta amnistia fiskalari heldu diotenen artean hori egin behar izan duen "bakarra" dela deitoratu du.
"Legez, aministiari heldu dioten guztiei ere eskatu beharko zitzaien diruaren jatorria argitzea", esan du Barcenasek, Intereconomian egindako elkarrizketa batean.
Senatari ohiak PPn "erantzukizun politikorik" ez zuela azaldu du, eta bere negozioak eta alderdian zuen kargua ez zirela "bateraezinak" gaineratu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea