Politika -

Zentsura-mozioa

PSNk nafarren gehiengoaren eskariei erantzutea espero du Bilduk

Koalizio abertzaleak interes partidistak eta hauteskunde-estrategiak albo batera uzteko eskatu die Nafarroako sozialistei.

EH Bilduren ekitaldia Nafarroan. Artxinoko irudia.
EH Bilduren ekitaldia Nafarroan. Artxinoko irudia.
EH Bilduren ekitaldia Nafarroan. Artxinoko irudia.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiorga Ramirez Bilduko parlamentari nafarrak Yolanda Barcinaren kontra, Aralarrek eta Bilduk aurkeztuko duten zentsura-mozioa izan du hizpide. PSNk nafarren gehiengoaren eskariei erantzungo diela espero du Ramirezek.

Herritarren eskariei erantzutea eta arduraz jokatzea eskatzen dio Nafarroako Alderdi Sozialistari, gizarteak eskatzen diena hori dela argudiatuta.

Azaldu duenez, sozialistek eta Bilduk irakurketa politiko bera egiten dute, bi alderdiek Yolanda Barcinaren dimisioa eskatu dutela da horren lekuko. "Barcina hauteskundeak aurreratzearen kontra azaldu denez, koherentziaz, zentsura-mozioa aurkeztu behar da", gaineratu du.

Ramirezen arabera, kontraesanak egon daitezke Rubalcabaren eta Nafarroako sozialisten artean. Horregatik, interes partidistak eta hauteskunde-estrategiak albo batera uzteko eskatu die Nafarroako sozialistei.

Nafarroa larrialdi egoeran dagoela nabarmendu du, eta horregatik zentsura-mozioaren aukera baliatu behar omen da herritarrei eskariei erantzuteko, hots, hauteskundeak aurreratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea