Politika -

Auzitegi Nazionala

Gurtelen eta PPko kontuen arteko loturak topatu ditu Fiskaltzak

Konkretuki, Kontu Auzitegiaren aurrean alderdi horrek onartu dituen lau diru-sarreren eta Ruz epailearen sumarioan agertzen diren beste lau ordainketen artean loturak aurkitu ditu Fiskaltzak.

Luis Barcenas PPren diruzain ohia. Argazkia: Efe
Luis Barcenas PPren diruzain ohia.
Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzak lotura aurkitu du PPren eta Gurtel sarearen artean

0:56

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPko kontabilitate ofizialaren eta Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epailea ikertzen ari den Gurtel auziaren artean loturak aurkitu ditu Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak. Horregatik, Ruzek auziaren ardura hartzea erabaki dute, Javier Gomez Bermudez lankidearen ordez.

Fiskaltzak Gurtel eta PPko kontuen arteko loturak topatu ditu aurrenekoz, konkretuki Kontu Auzitegiaren aurrean alderdi horrek onartu dituen lau diru-sarreren eta Ruz epailearen sumarioan agertzen diren beste lau ordainketen artean.

Donazioak eta Gurtel sarearen ordainketak aldi berean gertatu ziren, eta "LB"ren (Luis Barcenas) eta "JS"ren (Jesus Sepulveda Pozueloko alkate ohia) izenean egin zituzten.

Ez du deklaratu

Luis Barcenas PPren diruzain ohiak uko egin dio kaligrafia froga egiteari Auzitegi Nazionaleko Pablo Ruz epailearen aurrean, eta ez du deklaratu nahi izan. Gainera, aurrerantzean ere ez duela deklaraziorik emango jakinarazi du, PPren ustezko B kontabilitatearen harira irekitako prozesuaren baitan.

Barcenasen agerraldiaren aurretik, Ruz epaileak galdeketa bertan behera utzi nahi ote zuten galdetu die bi aldeei, Barcenasen paperen auzia ikertzeko Ruz epailearen eta Javier Gomez Bermudez epailearen artean sortu den eskumen gatazka dela eta.

Hori horrela, Barcenasek esan du epailearen aurrean deklaratzen duen zortzigarren aldia dela eta iragarri du ez duela berriro deklaratuko Ruz epailearen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea