Politika -

Auzitegi Nazionala

Barcenasek ez du Ruzen aurrean deklaratu, eta ez du berriro egingo

PPren diruzain ohiak uko egin dio kaligrafia froga egiteari, eta ez du etorkizunean inoiz deklaratuko PPko B kontabilitatea ikertzeko prozesuetan deklaratzera deitzen diotenean.

Luis Barcenas PPren diruzain ohia. Argazkia: Efe
Luis Barcenas PPren diruzain ohia.
Luis Barcenas PPren diruzain ohia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Barcenas PPren diruzain ohiak uko egin dio kaligrafia froga egiteari Auzitegi Nazionaleko Pablo Ruz epailearen aurrean, eta ez du deklaratu nahi izan. Gainera, aurrerantzean ere ez duela deklaraziorik emango jakinarazi du, PPren ustezko B kontabilitatearen harira irekitako prozesuaren baitan.

Barcenasen agerraldiaren aurretik, Ruz epaileak galdeketa bertan behera utzi nahi ote zuten galdetu die bi aldeei, Barcenasen paperen auzia ikertzeko Ruz epailearen eta Javier Gomez Bermudez epailearen artean sortu den eskumen gatazka dela eta.

Hori horrela, Barcenasek esan du epailearen aurrean deklaratzen duen zortzigarren aldia dela eta iragarri du ez duela berriro deklaratuko Ruz epailearen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea