Politika -

Auzitegi Nazionala

Bermudezek Barcenasi emandako zitazioa bertan behera utzi dute

Horrela, PPko altxorzain ohiak bakarrik Pablo Ruz epailearen aurrean deklaratu beharko du ostiral honetan. Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak eskakizuna egin ostean hartu dute erabakia.

Luis Barcenas PPko altxorzain ohia. EFE
Luis Barcenas PPko altxorzain ohia. EFE
Luis Barcenas PPko altxorzain ohia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak Luis Barcenas PPko diruzain ohia ostiral honetan deklaratzera deitu zuen, baina Auzitegi Nazionalak zitazioa bertan behera utzi du. Horrela, Barcenasek Pablo Ruz epailearen aurrean deklaratuko du bakarrik.

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak Auzitegi Nazionalari Bermudezen zitazioa bertan behera uzteko eskatu dio gaur, Pablo Ruz epaileak ere gauza berdinerako deitu duelako eta "kaltegarria" izan daitekelako.

Auzitegi Nazionaleko bi epaileek 10:00etan eta 12:00 hitzorduak jarri zituzten epaitegietan, altxorzain ohiak PPren diru beltza jazotzen duten paper batzuen inguruan deklaratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea